Artista multidisziplinarra.

Karen Muñoz Etxebeste (1997) artista multidisziplinarra da. Animazio soziokulturala ikasi
zuen eta ondoren, Donostiako Arte Estenikoen Tailerrean antzerkia. Gaur egun, Oreretako
Antzerki Labean formatzen darrai.

Gaztetatik marrazkilaritza eta argazkilaritza oso gustuko izan ditu. Lehenengo margolanak
Juan Mari Isasarekin burutu zituen, eta argazkilaritzan berriz, tailer batean ikasi zituen
teknikak eta ordutik bere kasa jarraitzen du ikasten.

Antzerkiarekiko afizioa berriz beranduago etorri zitzaion, baina bere pasio handienetakoa
da. Antzerki lanen artean, Hiru Binaka” eta “Oiartzuart”-en Alain Mendizabalekin 2021ean
egindako emanaldiak; Haziak proiektuarentzat egindako “Maitasuna zainduz” bideoa; eta
2022ko udaberrian estreinatu zuen lehen aldiz “Azken Tragoa” izeneko mikroantzerkia,
berak sortu, aktuatu eta zuzendutakoa.

2020ean “Borealak” izeneko proiektu pertsonala hasi zuen. Argazkiekin hasi eta segituan
lehen ilustrazioak argitaratu zituen. Baita berak diseinatutako ilargi kamixeta eta poltsak.
2021en “Tengo la aforista cansada” liburuaren azaleko ilustrazioa egin zuen. Egun, bere
lana gehiago zentratzen da argazkietan eta diseinu grafikoetan. Besteak beste, Hitza
egunkarian kolaboratzaiea da argazkiekin eta hainbat ekitaldi kulturaletako kartel eta
posterrak egin ditu.